Camille Chopin, 1997an sortu da. Euskal Herrian bizi eta lan egiten du. 11 urterekin sartu zen zirko eskolan eta bere 22 urte arte segitu zuen. Eszenaren ikerketa eta pratikaz pasionatua, ikusgarrien arte lizentzia -dantza eta zirko garaikidean berezitua- lortzen du 2019an. Konfinamendu garaian, argazkigintzari berriz interesatzen da. Hainbat potreta publikatu ondotik sare sozialetan, profesionalizatzen da. 2023an, EFET eskolan sartzen da, urte bateko ikasketa intentsiboan.

Euskal Herrian errotua, lana identitate eta irudikapenen inguruan berezitua da. Argentikoa edo numerikoa, xuri eta beltz edo kolore; dokumental zein potretak lantzen ditu. 

Profesionalekin eta kultur eragileekin ere lan egiten du, haien jarduerak argazkigintzaren bidez ikuspegi berezi eta artistiko batetik landuz.

2025az geroztik, argazkilaritzari eskainitako kronikak egiten ditu Euskadi Irratian, argazkilariak eta argazki proiektuak aurkeztuz.

Kontaktua

camillechopin.photographe@gmail.com

Insta : @kamiirudi

07 86 76 33 68

Erakusketak

Bai ala bai

  •  2024ko azaroaren 8tik 17ra, La Pièce  Blanche galeria, Parise.
  • 2025ko azaroaren 28tik urtarrilaren 14era, Atalante zinema, Baiona.
  • 2025ko, otsailaren 18tik martxoaren 25era, Hartzaro Festibala, Uztaritze.