Haien jarduera, unibertsoa edo jakintza iruditan eman nahi duten markekin, saltokiekin, enpresekin, erakundeekin, artistekin eta beste eragileekin lan egiten dut.
Proiektu bakoitza solasekin hasten da; gero ideiak eta irudien bilaketa heldu dira. Leku, teknika edo jakintza baten berezitasuna ulertzeko denbora hartzea gustuko dut, irudiak sentikorrak sortzeko. Zuzendaritza artistikotik argazki saiorat, osotasunean pentsatutako argazki sailak lantzen ditut, detailei, jestuei eta giroei arreta berezia emanez.
Erreportaiak, erretratuak, kanpainak, produktuen edo lekuen argazkiak: digitalean nahiz analogikoan lan egiten dut, proiektu bakoitzaren nahien eta beharren arabera.
Etxalde ttipientzat, elkarte militanteentzat eta artista berrientzat prezio bereziak eskaintzen ditut.
Konfiantza eman didate : Bidarteko turismo bulegoa – Goicoechea Poteria – Euskal Kultur Erakundea – Etxepare Institutoa – Haran Ubel – Dom Campistron – Egiazki …